Oberan mendian haritzak landatuko dituzte
Donostiako Udalak onartu du Oberan mendian zuhaitz aldaketa egiteko proiektua. Aiako Harria Parke Naturalean kokatuta dago eta Donostiaren jabetzakoa da. Duela hamarkada batzuk sinatutako hitzarmen baten ondorioz, hainbat kanpoko espezie landatu ziren, eta orain mozteko garaia iritsi da. Hortaz, udalak libre gelditu den lurra berriro landatu behar du. Eta lur horiek malda handia dute eta, beraz, higadura murrizteko, lehenbailehen landatu behar da.
Quercus robus haritzarekin landatuko da, betiere, Agrestas Scoop enpresaren proiektua jarraituz. Enpresa honek udalaren Ingurumen departamentuak eskatuta egin du proiektua. Proiektuaren aurrekontua 36.913 eurokoa da eta zuhaitz landaketa egiteko epea bost hilabetekoa izango da.