87 koronabirus kasu atzeman dituzte Donostian

Azkeneko hamalau egunetako intzidentzia metatuak behera egin du berriro. Atzo 785,57koa zen. Duela bi egun, berriz, 830,71koa.

ategorrieta (Argazkia: Maite Reizabal)

Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak atzoko koronabirus datuak argitaratu ditu, eta 87 koronabirus kasu atzeman dituzte Donostian. Azken hamalau egunetako intzidentzia metatua 785,57koa da. Astelehenean, 804,8koa zen eta igandean 830,71koa. Intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen du.

Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona berri gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan. Edozein kasutan, ontzat jo daiteke kutsatze berrien kopuruak behera egitea.

Kutsatze intzidentzia osasun eremuka

Hiriko osasun eremu guztiak gune gorriak izaten jarraitzen dute, baina osasun eremu guztiak, Gros izan ezik, 100.000 biztanleko 800 kasuen langa azpitik daude dagoeneko. Jarraian, bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:

  • Gros: 855,65
  • Parte Zaharra: 775,42
  • Amara Berri: 731,53
  • Egia: 729,59
  • Intxaurrondo: 729,10
  • Ondarreta: 716,23
  • Bidebieta: 690,51
  • Amara-Erdialdea: 663,53
  • Loiola: 659,46
  • Altza-Roteta: 645,85

Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:

  • Amara Berri: 22
  • Ondarreta: 17
  • Gros: 11
  • Amara-Erdialdea: 9
  • Altza-Roteta: 7
  • Parte Zaharra: 5
  • Bidebieta: 5
  • Loiola: 4
  • Intxaurrondo: 3
  • Egia: 3