Durangoko Azoka Donostian ere izango da
Osasun-egoerak baldintzatuta, Durangoko Azoka desberdina izango da aurten. Zu non, han DA egitasmoaren bidez, Euskal Herriko zortzi udalerritan izango da Durangoko Azoka, tartean Donostian.
Abenduaren 5etik 8ra hainbat kontzertu antolatuko dituzte, eta Donostian Doka eta Dabadaba aretoetan egingo dituzte. Guztira, lau kontzertu izango dira:
- Abenduaren 5ean, 18:30ean, Sicilies Grizzlies eta Kyxo taldeek kontzertua emango dute Dabadaba aretoan.
- Abenduaren 6an, 18:30ean, Dena eta Habi taldeek eskainiko dute kontzertua Dabadaban.
- Abenduaren 7an, 18:00etan, Raitx eta Burrundaria izango dira Doka aretoko oholtzan.
- Abenduaren 8an, 18:00etan, Mihise eta Kaskezur izango dira Dokan kontzertua emango dutenak.
Kontzertuetako sarrerak aldez aurretik erostea komeni da, eta 8 eta 15 euro arteko prezioa dute.
Durangoko azokak bi ardatz nagusi ditu: kontzertuak eta liburuak. Azken horiei dagokienean, aurten ez da betiko azoka egongo beste urteetan bezala, baina abenduaren 9tik urtarrilaren 8ra Euskal Herriko hainbat liburudendatan Azokako produktuak egongo dira salgai, modu presentzialean.