Juan Maria Ulloa Groseko kaldereroetako zuzendaria zendu da
Hilaren 19an zendu zen Groseko kaldereroen konpartsako zuzendari Juan Maria Ulloa. «Bere familia eta lagunei gure dolumina eta animorik handienak bidali nahi dizkiegu. Egoera hau bukatutakoan, merezitako omenaldia egin ahal izatea espero dugu», adierazi du Groseko Kaldereroen Batzordeak.
Groseko Hungariar Kaldereroen Konpartsa 1985ean sortu zuten auzoko bizilagun batzuek, eta berehala elkartu zitzaizkien Groseko elkarte, ikastetxe eta kuadrilla batzuk. Urteen joan etorrian, konpartsak hainbat aldaketa izan izan zituen, eta 2007an Juan Maria Ulloa zuzendari postuan berretsi zuten. Ordutik zuzendari lanetan aritu da.
COVID-19aren ondorioz, datorren urteko kaldereroetan ezingo dute Ulloa omendu. Izan ere, konpartsak jakinarazi du 2021ko otsailean ez duela irteerarik egingo. «Aurten bizi dugun egoeraren ondorioz, ezingo dugu urteroko irteera egin. Zoritxarrez, urte hau oso gogorra izaten ari da eta horrelako erabakiak dakartza», adierazi dute kideek.