97 koronabirus kasu zenbatu dituzte Donostian
Hiriko intzidentzia metatuak beheranzko joerarekin jarraitzen du. Atzo 741,53koa zen, eta duela bi egun, berriz, 785,57koa.
Egunero-egunero koronabirus kasu berriak atzematen jarraitzen dituzte hiriko osasun eremuetan. Atzo, esaterako, 97 kutsatu atzeman zituzten, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak argitaratutako txostenean jasotzen denez. Bestela esanda, asteartean baino 10 kutsatu berri gehiago izan ziren. Hala ere, hiriko intzidentzia metatuak beheranzko joerarekin jarraitzen du. Azken hamalau egunetako intzidentzia metatua 741,53koa da; asteartean, 785,57koa zen eta astelehenean, berriz, 804,8koa. Hain zuzen, horrek ean nahi du birusaren kutsatze maila geroz eta baxuagoa dela, nahiz eta oraindik altua izan.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona berri gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Hiriko osasun eremu guztiak gune gorriak izaten jarraitzen dute, baina osasun eremu guztiak 100.000 biztanleko 800 kasuen langa azpitik daude dagoeneko. Jarraian, bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Gros: 795,25
- Parte Zaharra: 717,44
- Intxaurrondo: 694,38
- Amara-Erdialdea: 693,69
- Ondarreta: 689
- Amara Berri: 688,83
- Egia: 669,34
- Altza-Roteta: 615,34
- Bidebieta: 593,84
- Loiola: 575,25
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:
- Ondarreta: 22
- Gros: 15
- Amara Berri: 13
- Amara-Erdialdea: 10
- Altza-Roteta: 10
- Intxaurrondo: 8
- Egia: 6
- Parte Zaharra: 6
- Bidebieta: 4
- Loiola: 2