Ane Oiarbidek hartu du Enrique Ramosen tokia
Azaroko udalbatzarrean hartu du zinegotzi-akta Ane Oiarbide sozialistak. Pasa den hilabeteko udalbatzarrean Enrique Ramosek udaleko zinegotzi izateari utzi ostean, iragarri bezala Oiarbidek beteko du haren lekua PSE-EEren udal taldean. Orain arte sozialisten aholkulari lanetan ibili da, eta pasa den legealdian jarduneko Ingurumen zinegotzia izan zen.
Marisol Garmendia PSE-EEko bozeramaileak eta Hiri Proiektuen zinegotziak aldi baterako hartu zituen Ramosen ordezkaritzak. Aldiz, Donostiako Udaleko Gobernu Batzordean Miguel Angel Diez Hiri Mantenuaren zinegotziak ordezkatu zuen. Ordezkaritzak banatzeko aukera aztertzen ari dira sozialistak.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidraulikoetako zuzendaria da orain Ramos, udalean hiru hamarkadako ibilbidea bete ostean.