Oier Oa preso ohi donostiarra atxilotu du Polizia frantsesak

Baionako Bernat Etxepare lizeoan egiten du lan hezitzaile moduan Donostiako preso eta iheslari ohiak. (Argazkia: Mediabask) Baionako Bernat Etxepare lizeoan egiten zuen lan hezitzaile moduan Donostiako preso eta iheslari ohiak. (Argazkia: Mediabask)

Oier Oa atzo arratsaldean atxilotu zuen Polizia frantsesak, Larresoro (Lapurdi) eta Baiona (Lapurdi) artean ezarritako kontrol batean. Atxilotu eta gero, Hazparneko (Lapurdi) komisariara eraman zuten, eta han pasatu du gaua.

2012tik 2015era preso egon zen, eta ordutik Larresoron bizi da bere bikotearekin eta hiru semeekin. Baionako Bernat Etxepare lizeoan egiten du lan hezitzaile moduan Donostiako preso eta iheslari ohiak.