Bertakoek, bertakoa, bertan

Lo que pasa en el barrio se queda en el barrio leloa daramaten kartelak ikusi ditugu hainbat erakusleihotan. Helburua, tokiko merkataritza ezagutaraztea eta bertan kontsumitzea. Egitasmo honek tokiko merkataritzak eskaintzen duen tratu pertsonala eta gertukoa nabarmentzea badu helburu, zergatik gaztelera hutsez? Ez litzateke aukeran gertuagokoa sentiarazteko euskaraz izan behar? Euskal hiztunek komunitate handia osatzen dugu Donostian, eta horrelako kanpainek arrotz sentiarazten gaituzte gure hirian. Bertakoek, bertakoa eta bertan euskaraz kontsumitu nahi dugulako euskaldundu dezagun erakusleihoen hizkuntza paisaia.