"Turismoa egiteko beste modu bat", Kattalin Minerren azken liburuan
Kattalin Miner idazle, kazetari eta militante feminista hernaniarrak liburu berria aurkeztu du Donostian: Turista klasea. “Turismoa egiteko beste modu bat” erakusten du liburuak, eta irakurleari hausnarketarako bidea emango diola uste du. Hala azaldu ditu Turista klasea liburuaren nondik-norakoak: “Liburu honek egun berean egindako 1.600 kilometroko bidaia bat hartzen du ardatz. Zehazki, Pariseko Fresnes kartzelara egiten du bidaia pertsonaiak. Hori aitzakiatzat hartuta, hasten da ingurura begira: bidaia hori egiten daramatzan urteetan ikusi dituen beste egoera batzuei begira”.
Susa argitaletxearekin plazaratu du bere liburu berria Minerrek. Aurretik beste bi liburu idatzita ditu: Nola heldu naiz ni honaino (Elkar, 2017) eleberria eta Moio. Gordetzea ezinezkoa zen (Elkar, 2019) saiakera.
Kattalin Minenerrekin hitz egin dugu Turista klasea liburuari buruz.