Altzako eta Intxaurrondoko gimnasioetan hitzordu sistema berraktibatuko dute
Astelehenetik aurrera, Altzako eta Intxaurrondoko gimnasioetako hitzordu sistema berriz ere aktibatzea erabaki du Donostia Kirolak. Izan ere, kirol instalazioen edukieraren %40eko murrizketak betetze arazoak sortzen ditu gimnasio eta ordutegi jakin batzuetan. Hitzordu sistema berraktibatuko dute erabilera arrazionalizatzeko eta sartu ahal izateko itxaronaldiak saihesteko.
Igerilekuan sartzeko ez da beharrezkoa izango, baina gainerako zerbitzuak erabiltzeko. Ordutegia, egunero, 16:30etik 21:00etara izango da, eta Kirol Txartelaren erabiltzaileak soilik sartu ahalko dira. 90 minutuko hiru txanda ezarri dira, eta gimnasiotik ordua amaitu baino hamar minutu lehenago irten behar da, hurrengo txanda sartu ahal izateko eta korridoreetan aldi berean egon gabe. Hitzordua Donostia Kirolaren webgunearen abonatuen gunetik edo kiroldegiko harreratik eska daiteke.