Noa & The Hell Drinkers bandak single berria aurkeztu du eta taula gainera itzultzeko prest dago
Manu Gestidok (baxua), Gus Gonzalezek (bateria), Noa Egigurenek (ahotsa) eta Sergio Villarrek (gitarra) osatzen dute Noa & The Hell Drinkers taldea. (Argazkia: Noa & The Hell Drinkers) Donostiako Noa & The Hell Drinkers blues-rock taldeak sormenari bide ematen jarraitzen du. Worried Mama’s Blues single berria aurkeztu dute. Pottoko estudioetan grabatu dute Unai Morazarekin. Noiz izango den argitu ez badute ere, laster taula gainera itzuliko direla dirudi.
Plataforma digitaletan entzungai jarri dute, eta noski jarraian ere aukera duzue entzuteko:


