Palestinari elkartasuna adierazi eta CAF enpresaren erabakia salatu dute
Ehun bat lagun elkartu dira gaur eguerdian Bulebarrean, CAF enpresaren erabakiaren kontra eta Palestinari elkartasuna adierazteko. Ez gaitezen izan kolonizazioaren konplize. Palestinarekin elkartasuna! lelopean egin dute protesta, CAF, jaitsi zaitez apartheidaren trenetik kanpainaren barruan. Askapena eta Biladi dira kanpainaren sustatzaileak, besteak beste.
CAFek Jerusalemgo tranbiaren proiektuan parte hartu du, eta enpresako langile batzordeak eta beste hainbat eragilek salatu dute proiektu hori legez kanpokoa dela, eta Israeli ahalbidetzen diola okupatutako Palestinako lurraldeak anexionatzen jarraitzea.