Beste garaipen bat Ibaeta Basketentzat
(Argazkia: Oscar Araujo/Ibaeta Basket) Ibaeta Basketek ondo irabazi zuen Zaragozaren kontrako partida. Aurretik joan ziren denbora guztian, nahiz eta zenbait momentutan Zaragoza gertu izan. “Taldea apurka elkartzen eta elkar ulertzen doa”, nabarmendu zuen Azu Muguruza entrenatzaileak partida amaitzean. “Era berean, garrantzitsua da taldea ere solte egotea, eta hori ez da beti gertatzen. Gaur, berriz, oso solte izan dira, asko mugitu dira. Partida ona izan dela uste dut”. Garaipen honi esker, birtualki, Erreginaren koparako sailkapena lortu dutela esan daiteke, oraindik ere bi partida falta badira ere.
Izotz hockeyan, Txuri Urdin SAD Majadahondari gailendu zitzaion. Donostiarrak aurretik joan ziren partida osoan. Honi esker, bigarren postuan daude une honetan.
Futbolean, Realak banako berdinketa lortu zuen Vila-realen kontra. Bi golak penaltiz izan ziren. Hainbat gol aukeraz beteriko lehenengo zatiaren ostean, bigarren zatian ez ziren asko izan.
SASKIBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 13. jardunaldia
Ibaeta Basket 76 – Zaragoza 67
FUTBOLA
Gizonezkoen lehen maila, 11. jardunaldia
Reala 1 – Vila-real 1
IZOTZ HOGKEYA
Gizonezkoen lehen maila, 8. jardunaldia
Txuri Urdin 3– SAD Majadahonda 1


