Donostiako ospitaleak 60 urte bete ditu
Paradoxikoa badirudi ere, Donostiako Unibertsitate Ospitaleak 60 urte betetzen ditu aurten. Pandemia unea oso garai zaila izaten ari da ospitalean, beraz, ez da ospatzeko une aproposena. Hala ere, urteurrena oroitzeko erakusketa bat antolatu dute Arantzazu eraikineko sarreran, 60 urte-60 argazki izenarekin, honen historia 60 argazkitan kontatzen duena. Era berean, argazki horiek euren sareetan partekatzen ari dira, eta 60. urteurreneko logo berezi bat sortu dute.
Donostiako ospitalea garai bateko lau eraikinek osatzen dute: Arantzazu, Ama-Haurren eraikina, Amara eta Gipuzkoa. Guzti-guztiek Donostialdeko ESIa osatzen dute.