Elkarretaratze internazionalista egingo dute, gaur, Kaxilda liburu dendakoen alde
Kaxilda liburu dendak, Biladi Palestinaren aldeko elkartasunerako elkarteak eta Askapenak antolaturik, elkarretaratze internazionalista egingo dute gaur, Donostiako Epaitegiaren aurrean, 11:15ean.
Izan ere, Kaxildako bi kideren eta beste pertsona baten aurkako epaiketa egingo dute gaur, Fadi Hassan palestinar sionistarekin iaz izandako liskar batengatik. Kaxildakoek Hassan ere salatu zutenez, bera ere epaitua izango da. Auziperatuei babesa adierazteaz gain, “Euskal Herrian, Espainiako Estatuan eta mundu osoan Palestinako herriarekin elkartasunezko ekintza politikoak antolatzen dituzten pertsona zein kolektiboak pairatzen ari diren erasoak salatzea” da elkarretaratzearen helburua.
Hedabide honek Esteban Zamora Godoy Kaxildako arduraduna elkarrizketatu du, gatazkaren nondik norakoak ezagutzeko.