Istripu arin bat gertatu da Altzako kiroldegiaren lanetan
Altzako kiroldegiaren lanetan istripu arin bat gertatu zen atzo, udaleko iturriek baieztatu dutenez. Langile batek ohol batetik bestera jauzi egin eta lurrera jausi zen. Ondorioz, besoan eta buruan kolpe arinak hartu zituen. Ospitalean artatu zuten, baina egoera onean dagoela dio udalak.