Tomas Gros eta Misericordia kaleen noranzkoa aldatu dute, Iztuetako pasabidearen lanak direla eta
Iztuetako zubibidea kentzeko lanak aurrera doaz, eta inguruko trafikoan eragina izango dute. Esaterako, Tomas Gros eta Misericordia kaleen ohiko noranzkoa aldatu dute, pasabidearen azpitik autobusak pasatzeko lanak egin ahal izateko. Zubibidea eraitsi arte mantenduko da aldaketa.
Tomas Gros kaleari dagokionez, Iztueta inguruan, Tomas Grosen eta Iparragirren bizi diren bizilagunak, Mirakruzera atera ahal izango dira, eta sarrera Frantzia – Iztueta pasealekutik egingo dute. Iparragirre kalea, Iztueta eta Mirakruz artean, zaku-hondo bat izango da, bertakoei eta hoteleko erabiltzaileei sarrera baimendua izango duena; beraz, kalea sarrera eta irteerarako bakarrik geratuko da.
Misericordia kaleak, berriz, Egiako galtzadan izango du irteera galibo txikieneko ibilgailuentzat (2.30 m). Gainerako ibilgailuentzat irteera Iztuetako egungo biaduktuaren azpitik izango da, Egiarako noranzkoan.