Ane Oiarbide izango da aurrerantzean Berdintasun, Gazteria, Lankidetza eta Hezkuntza zinegotzia
PSE-EEren udal taldeak ardurak berrantolatu ditu. Enrique Ramos zinegotziak Donostiako Udala utzi ostean, Marisol Garmendia bozeramaileak eta Miguel Angel Diez zinegotziak hartu zituzten haren ardurak aldi baterako. Ane Oiarbide zinegotziak hartu zuen Ramosen lekua, eta ardurak ere izango ditu udal gobernuan. Berdintasun, Gazteria, Lankidetza eta Hezkuntza zinegotzia izango da.
Hiri Proiektuen zinegotzia, berriz, Duñike Agirrezabalaga izango da hemendik aurrera. Garmendiak orain arte zuen ardura bere gain hartuko du. Aldiz, Garmendia bozeramaile ez ezik Ekonomia, Ekologia eta Osasun Publikoko zinegotzia izango da.