Pello Jauregi ikerlari donostiarrak jaso du Abbadia saria

Pello Jauregi (Donostia, 1958) irakasle eta ikerlariak jaso du Abbadia saria, Euskaraldiaren “teorizatzaile” gisa egin duen lanagatik. Anton Abbadia sariak urtero euskararen normalizazioan aritu den pertsona edo elkarte baten lana aitortzen du, eta oraingoan Jauregiri eman diote “euskararen hedapenean aukera neurtezinak” sortu dituelako, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiaren arabera.
Pello Jauregiri elkarrizketa interesgarria egin genion, eta Euskaraldiaren oinarrian dagoen ikuspegi teorikoa azaldu zigun.