Zubietako erraustegiaren kutsadura aztertuko du Toxicowatch fundazioak

Zubieta Lantzen elkarteak eta Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak ToxicoWatch fundazioari eskatu zioten Zubietako erraustegiaren biomonitorizazio ikerketa bat egiteko, eta Zubietako Erraustegiak sortutako kutsadura neurtzeko kontrolaren bigarren fasean daude orain: laginak biltzen ari dira, ondoren laborategira bidali eta ToxicoWatch fundazio holandarrak aztertu ditzan. “Kontrol independentea” egiteko helburuarekin eskatu diote Toxicowatch fundazioari ikerketa egiteko.
Lehen fasea aurreko udazkenean egin zuten, eta ikerketa horren ondorioetako bat da ikertu zituzten hamar oilategien arteko bostetan oiloen arrautzek osorik betetzen dituztela Europar Batasunak dioxinez dauzkan arauak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatutako ikerketa batek, berriz, ondorioztatu zuen erraustegiaren inguruko ingurumen adierazleak “hobetu” zirela erraustegia eraiki eta gero.