49 koronabirus kasu atzeman dituzte Donostian
Bide honetatik jarraituz, datorren asteko lehen egunetan, Donostiak gune gorri izateari utz diezaioke. Atzotik, hiru osasun eremu gehiago daude 100.000 biztanleko 500 kasuen langa azpitik: Intxaurrondo, Amara eta Amara Berri.
Azkeneko asteetako datuen bilakaera ikusita, Donostiari egun batzuk baino ez zaizkio falta 100.000 biztanleko 500 koronabirus kasuen azpitik izateko. Eusko Jaurlaritzak koronabirusaren inguruko atzoko datuak argitaratu berri ditu. 43 koronabirus kasu zenbatu zituzten, eta hiriko intzidentzia metatua 543,9koa da. Asteazkenean, 577,48koa zen, asteartean, 591,79koa zen eta astelehenan, 628,67koa, eta igandean 665ekoa. Bestela esanda, horrek esan nahi du kutsatze abiadura geroz eta txikiagoa dela hirian.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona berri gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Atzo, beste hiru osasun eremutan lortu zuten 100.000 biztanleko 500 kasuen langa azpitik egotea: Amara-Erdialdea, Amara Berri, eta Intxaurrondo. Altzak, Bidebietak eta Egiak duela egun batzuk utzi zioten gune gorri izateari. Beraz, une honetan, lau osasun eremu dira oraindik gune gorri: Gros, Loiola, Ondarreta eta Parte zaharra. Jarraian, bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Ondarreta: 596,42
- Loiola: 547,21
- Gros: 522,52
- Parte Zaharra: 507,28
- Amara-Erdialdea: 494,63
- Amara Berri: 472,5
- Intxaurrondo: 468,71
- Egia: 455,15
- Altza-Roteta: 427,18
- Bidebieta: 372,88
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:
- Amara Berri: 12
- Egia: 9
- Ondarreta: 6
- Gros: 6
- Altza-Roteta: 5
- Bidebieta: 4
- Parte Zaharra: 3
- Amara-Erdialdea: 2
- Intxaurrondo: 1
- Loiola: 1