Inkesta: Zein da Donostiako zure tokirik gustukoena?

Groseko AEKren Irrintzi euskaltegiko sei ikaslerekin inkesta bete dugu. Galdera berdina egin diegu seirei: Zein da Donostiako zure leku gustukoena?
Arantxa Vivanco
Parte Zaharra
Niri asko gustatzen zait Urgull mendira joatea. Ez dago oso urruti, eta bista onenak dauzka. Astean behin edo bi astean behin joaten naiz. Polborin gainean egotea asko gustatzen zait.
Karmelo Gomez
Intxaurrondo
Gladys Enea gustatzen zait. Oso berdea da, lasaia, eta paseatzeko gustatzen zait. Natura gustatzen zait. Aieteko parkea ere gustatzen zait: handia, lasaia eta naturala da.
Ivan Maiz
Egia
Zurriola hondartza. Erlaxatuta egotea gustatzen zait hondartzan, eta eserita egotea gustatzen zait, itsasoari begira. Noizean behin bodyboarda egiten dut. Batez ere, neguan eguraldi txarra edo ona egiten duenean joaten naiz. Astean bi egunetan joaten naiz.
Miguel Ezkiroz
Intxaurrondo
Ametzagaina parkea eta Ulia. Natura asko gustatzen zait. Goian, gaztelu inguruan, edo bide batzuetan ibiltzen naiz. Ametzagainara normalean bakarrik joaten naiz; lehen, txakurrarekin.
Belen Uberti
Gros
Bi leku dira: Zurriolako hondartza eta Parte Zaharra. Asko gustatzen zaizkit. Parte Zaharrean buelta bat ematen dut, kaian paseo bat ematen dut, edo banku batean esertzen naiz. Baluarte taberna asko gustatzen zait, eta Santa Lucia txurro-denda ere bai. Asko gustatzen zait dendak ikustea.
Jorge Medina
Intxaurrondo
Niretzat, tokirik onena Sagues da: hor egotea garagardoak edaten lagunekin. Gustatzen zait bakarrik joatea kafe bat hartzera: klasea bukatu eta gero, adibidez, joango naiz seguraski Saguesera kafe batekin. Lasai egoteko gustatzen zait, baina zaila da, eguraldi ona egiten badu jende asko egoten delako bertan. Gustatzen zait itsasoa ikustea.