IRUTXULOKO HITZAk kudeatzailea behar du
IRUTXULOKO HITZAn lan egin nahi duzu? Komunikabideko kudeaketa lanak burutuko dituen pertsona baten bila gabiltza, besteak beste: antolaketa, arlo komertziala, sustapena, hiriko eragileekin harremanak, finantzak, fakturazioa, eta abar.
Eskatzen da:
• Kudeaketa, administrazio eta sustapen arloko ikasketa eta ezagutzak izatea.
• Kudeaketa lanetan eskarmentua izatea kontuan hartuko da.
• Izaera dinamikoa eta harremanetarako eta antolaketarako gaitasuna.
• Euskara maila ona.
• Donostian bizitzea edo hiria ongi ezagutzea.
Eskaintzen da:
• Lanaldi osoko kontratua.
• Berehala lanean hastea.
• Lantokia Donostian
Interesa izanez gero, bidali curriculuma abenduaren 14a baino lehen, helbide honetara: dh@hitza.eus