Olatz eta Iñaki Salvador, Andreu Buenafuenteren saioan
Atzokoa Euskararen Eguna izan zen, eta ospatzeko, Andreu Buenafuente umoregile katalanak aurkezten duen telebistako saioan izan ziren Olatz eta Iñaki Salvador musikari donostiarrak. Espainiako Movistar+ telebista katean Late Motiv saioa aurkezten du Buenafuentek, eta atzo, tarte bat eman zion euskarari: Ez garen gu abestu zuen Olatz Salvadorrek. Iñaki Salvadorrek pianoarekin lagundu zion, eta programako musika bandak ere parte hartu zuen.
“Opari bat” izan dela esan du Olatz Salvadorrek sare sozialetan; “plazer hutsa” izan dela, berriz, Iñaki Salvadorrek.
EZ GAREN GU
— Late Motiv en Movistar+ (@LateMotivCero) December 3, 2020
Pequeño homenaje al Euskera en forma de canción@OlatzSalvador @SalvadorInaki
y la Banda de Late Motiv#MúsicaEnDirecto pic.twitter.com/bO7Xb6Nwb9