Borroka-aliantzen inguruan hausnartuko dute Dokan
Joxemi Zumalabe Fundazioak antolaturik, Borroka-aliantzak pandemia garaian mahai-ingurua egingo dute abenduaren 10ean, 18:30ean, Doka Kafe Antzokian. BALA kolektiboko kideek, Gaur-Geroa-Duintasuna pentsiodunen elkarteko kide batek, Infernua Bizirik! kolektiboko kide batek, eta Groseko Auzo Zaintza Sarean parte hartu duen kide batek hartuko dute parte mahai-inguruan. Hainbat galderari erantzungo diote herri mugimenduetako kideek: “Elkar saretzeak nola berrasmatuko ditugu? Zein elementu berri jarri dira mahai-gainean? Herri mugimenduak indartu eta borroka esparruetan eragiteko gaitasuna nola landu?”.
Aldez aurretik izena ematea komeni da komunikazioa@joxemizumalabe.eus helbidera idatzita.