Burgosko prozesuaren inguruko hitzaldia emango dute, Itziar Aizpuruarekin
Ezpatari nagusitzen zaio herria. Euskal Matxinadak aurrera darrai izeneko hitzaldia egingo dute Burgosko prozesuari buruz bere 50. urteurrenean, Ernai gazte antolakundeak eta Burgos50 plataformak antolatuta. Itziar Aizpuruak, Burgosen epaitua, eta Izar Hernando Ernaiko bozeramaileak emango dute hitzaldia abenduaren 10ean, 13:30ean, Ibaetako kanpuseko Psikologia eta HEFAko areto nagusian. Olaia Matxainek gidatuko du hitzaldia.