Plaza Haundiko igogailuaren kanpoko kristalak aldatuko dituzte
Plaza Haundi plaza bukaeran eta ezkerrean dago igogailua. Bihar hasiko dira Egiako Plaza Haundiko igogailuaren kanpoko kristalak aldatzeko lanekin. 10 metroko altuera duen aldamio bat instalatuko dute, kanpoko kristalak ordezkatzeko beharrezkoa delako. Udalaren aurreikuspenen arabera, obrak hiru asteko iraupena izango du, eta lanek irauten duten bitartean, igogailua geldirik egongo da. Lanen kostua 25.489,22 eurokoa da (BEZa barne).


