Udal tramiteak egiteko makina gehiago jarriko dituzte
Donostiako Udalak autotramitazioko makina berriak izango ditu laster, herritarrek udal tramiteak arin eta azkar egiteko. 30.129 euro aurrekontua onartu dute makinen hornidurarako.
Urria bukaeratik tramite berriak egin daitezke makinetan. Errolda ziurtagiriekin batera, ordainagirien, isunen eta ordainketen ziurtagiriak inprimatu daitezke.
Udal tramiteak egiteko autotramitazio makinak honako udal bulego hauetan aurki daitezke: Morlans (Morlans biribilgunea, 1): 09:00-20:00 (astelehenetik ostiralera), Arroka (Arroka plaza, 5): 09:00-14:00 (astelehenetik ostiralera) eta Goikoa (Ijentea, 6): 09:00-14:00 (astelehenetik ostiralera).
Makinak erabili ahal izateko, ez da beharrezkoa aldez aurreko hitzordua eskatzea. Nahikoa izango da makina duen bulego batetara hurbildu, eta makinaren eskanerrean zure nortasun agiria (NAN/AIZ/pasaportea) sartzea identifkatzeko.