Xabier Leteren omenezko ikuskizuna egingo dute bihar

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia Kulturak antolaturik, Xabier Lete poeta eta abeslariaren omenezko ikuskizuna egingo dute, Fernando Bernuesen zuzendaritzapean. Victoria Eugenia antzokian egingo dute bihar, 19:00etan. Musikari, idazle eta lagun ugarik parte hartuko dute ikuskizunean: Anjel Lertxundik, Mariasun Landak, Eñaut Elorrietak eta Pier Paul Bertzaizek, besteak beste. Xabier Lete; gezur eta egia gurea izeneko ikuskizunaren gidoia Frantxis Lopez de Landatxek egin du, eta Nagore Plazaola arduratu da ekoizpenaz.
Pasa den ostiralean hamar urte bete ziren Lete hil zenetik, eta larunbatean bere omenezko kontzertua egin zuten Kursaalean.