Eskubide Sozialen Kartak manifestazioa egingo du abenduaren 13an
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak manifestazioa egingo du abenduaren 13an, Ondasunak banatu, eskubideak bermatu, zerbitzu publikoak garatu. Lehenik bizitza lelopean. 12:00etan abiatuko dira Alderdi Ederretik. Manifestazioa “EAEko aurrekontuak baldintzatzeko” dinamika nazionalaren barruan antolatu dute, eta “zerga-erreforma sakona egitea eta aberastasuna banatzea” eskatuko diote Eusko Jaurlaritzari, hurrengo aurrekontuak diseinatzerako orduan.
Abenduaren 2an ere manifestazioa egin zuten, Egian.