Itzurun konpartsak Gautenari eman dio Ekimen Erraldoiaren dirua
Aste Nagusirik ez da izan aurten, baina Itzurun erraldoien eta buruhandien konpartsak Ekimen Erraldoia abuztuan egin zuen. Kamiseten salmentaren bidez, ohiko diru bilketa egin zuten. Guztira, 2.097,50 euro bildu zituzten, eta aurten Gautena elkarteari eman dizkiote.
Autismoaren Espektroko Nahastea duten pertsonen senideen elkartea da Gautena. Helburua familia hauei laguntza eta aukera egokiak eskaintzea da bizi kalitate ona izan dezaten inklusioaren alde egiten duen gizarte batean. Itzurunen kamisetak aurten ere Super Amarako saltoki guztietan eskuratu ahal izan dira.