Saharar herriaren aldeko manifestazioa egingo dute abenduaren 20an
Sahararen aldeko hainbat mobilizazio egin dituzte azken asteetan. (Argazkia: Bipin Salsamendi) Sahararen aldeko hainbat elkartek antolaturik, manifestazioa egingo dute abenduaren 20an, “saharar herriaren alde eta marokoar okupazioa amaitu dadin”. Manifestaziorako deia zabaltzeko, bihar, Giza Eskubideen Egunean, elkarretaratzea egingo dute Tabakalera aurrean, 19:00etan, eta kartel banaketa egingo dute.

