Bizikidetzaren aldeko 'Donostiako Herritarren Foroa' dokumentala aurkeztu dute
Donostiako Bizikidetzaren aldeko Herritar Foroak atzo aurkeztu zituen ibilbide pertsonal, sozial eta ideologiko desberdinak dituzten pertsonen arteko bost urteko elkarrizketa eta ahalegin partekatuen ibilbidea eta ondorioak. Denek helburu batekin bat egin dute: aniztasunean, kultura demokratikoan eta memoria inklusibo eta justifikaziorik gabekoan bizikidetza eraikitzen laguntzea.
Bizikidetzaren aldeko ekimen hau Donostiako Udaleko talde guztiek bultzatu dute. Atzo, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren bezperan, Foroaren lana babestu zuten, Antzoki Zaharrean egindako ekitaldian. Foroaren ibilbidea, metodologia, ondorioak eta foroa osatu duten 9 pertsonen gogoetak biltzen dira Aizpea Goenaga Mendiolak zuzendutako dokumentalean.
Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Bizikidetza Lantzen programaren barruan kokatzen da, eta Aitziber Blancok (Berbari Lekua) koordinatu du.