'Kutsidazu bidea Ixabel' antzezlana Donostiara itzuliko da
Kutsidazu bidea Ixabel antzezlana eta filma ezagunak dira Euskal Herri osoan, eta orain, musikalarekin ekarriko dute obra Donostiara. Abenduaren 11n eta 12an eskainiko dute, 19:00etan hasita, Victoria Eugenia antzokian. Musikalean Juan Martin donostiar gaztea ikusi ahalko dugu: euskara maila hobetzera baserri batean bizitzera joango da. Han, hizkuntza-arazoei aurre egin beharko die eta landa-ingurunean egokitu beharko da, eta musikaren bidez komunikatuko da ingurunearekin.