Txanpuene baserria desagertu da
Amarako, Morlanseko eta Aieteko auzo elkarteek baserria eraitsi izana salatu dute. (Argazkia: Jon Lakuntza) Amarako azken baserria bota dute guztiz. Aurreko astean Txanpuene botatzeko lanak hasi zituzten, eta atzo eraikin osoa eraitsi zuten. Txanpuene dagoen tokian luxuzko etxebizitzak eraikitzen hasiko dira. Amarako, Morlanseko eta Aieteko auzo elkarteek baserria bota izana salatu dute, baita Ancora elkarteak ere.
Txanpuene baserriari buruzko erreportaje interesgarria egin dugu azken astekarian, eta argazki bilduma ere osatu dugu Txanpuenen egindako argazkiekin.

