'Sisiforen paperak' antzezlana Donostian egingo dute
Urtarrilaren 28tik 30era Sisiforen paperak antzezlana eskainiko dute Victoria Eugenia antzokian, 19:00etan hasita. Euskaldunon Egunkaria-ren itxieran oinarrituta dago antzezlana, Fernando Bernuesen zuzendaritzapean eta Harkaitz Canok idatzitako gidoiarekin. Anjel Alkain, Iñaki Azpitarte, Kepa Errasti, Mireia Gabilondo, Aizpea Goenaga, Olaia Gil, Asier Hernandez, Asier Hormaza, Iñaki Rikarte eta Dorleta Urretabizkaia dira antzezlaneko aktoreak.
Sarrerak erosteko, egin klik hemen.