Zubietako erraustegiaren bi labeak "homologatu" eta "legeztatu gabe" daude
Berria egunkariak jakinarazi duenez, GuraSOSek salatu du Zubietako erraustegiaren bi labeak “homologatu” eta “legeztatu gabe” daudela: “Bi labeak ez daude seriean eginda, baizik eta erraustegi honetarako propio sortuta. Horrek esan nahi du tenperaturarik gorenean jarri behar direla martxan homologatu ahal izateko. Erabili dituzten ordezko transformadoreekin ezin izan dute tenperatura horretara iritsi, ez daukatelako behar besteko potentziarik”, azaldu du GuraSOSek.
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak Zubietako erraustegia bisitatuko dute gaur, eta Alemaniatik heldu berri den transformadore nagusia erakutsiko dute. Hala ere, GuraSOSek ohartarazi du oraingoz transformadorea frogatu egin beharko dutela, eta martxan jartzeko baimenak eskuratu.