2021 bukatzerako Artelekuko plaza "prest egongo dela" adierazi du udalak
Duñike Agirrezabalaga Hiri Proiektuen zinegotziak aurkeztu du proiektua. (Argazkia: Donostiako Udala) Donostiako Udalak jakinarazi duenez, 2021eko udan hasiko dira Txomiñeneko Artelekuko plazaren obrak, eta urtea amaitzerako “prest egongo da”. Hainbat espazio izango ditu plazak. Batetik, ur-zurrustak izango dituen plaza zabal bat egongo da, “auzoko jai-ekitaldiak garatzeko gune batekin”. Bestetik, haurrentzako jolasgunea egongo da, baita adinekoentzako kirol-eremu bat ere. Kirol-kantxa bana jartzeko bi gune ere izango ditu plazak. Zuhaitzez inguratuta egongo da plaza.
Duñike Agirrezabalaga Hiri Proiektuen zinegotziak adierazi duenez, plaza “udalak deitutako ideia-lehiaketa baten eta partaidetza-prozesu baten emaitza” da.


