Donostia Antzerki Sariko epaimahaikide izateko deialdia, zabalik
Donostia Antzerki Sariko epaimahaian ikusleen ordezkarientzako bi postu daude, eta udalak epaimahaikide horiek hautatzeko deialdia ireki du. Antolatzaileek zozketa bidez aukeratuko dituzte epaimahaiko kide horiek, eta Euskara Zerbitzuaren webgunean eman daiteke zozketan parte hartzeko izena, hilaren 22ra arte. Antzerkiaren Nazioarteko Egunean egin ohi da sari banaketa, eta aurreko urtean euskaraz eskaini den antzezlan onenari ematen zaio saria. Horretarako, epaimahai batek obrak aztertzen ditu. Epaimahaia zortzi adituk eta ikusleen bi ordezkarik osatzen dute.
Epaimahaikideak hautatzeko zozketan hilaren 23an egingo dute, eta honako baldintza hauek bete beharko dituzten parte-hartzaileek: 2021eko urtarrilaren 1erako 18 urteak beteta izatea, donostiarra izatea, euskaraz jakitea, antzerkia gustatzea eta parte hartuko duten ikuskizunetako autoreekin, konpainiekin eta aktorrekin inolako harremanik ez izatea. Era berean, epaimahaiko kideek 2021. urte osoan zehar Donostia Kulturak eta Euskara Zerbitzuak antolatutako XXII. Donostia Antzerki Sariko obra guztiak –hamar edo hamabi inguru– ikusteko eta bakoitzaren balorazioa egiteko ardura izango dute. 2022. urtearen hasieran, gainerako epaimahaikideekin elkartuko dira, eta lan irabazlea hautatuko dute. Bestalde, epaimahaikide guztiek Donostian eskaintzen diren antzezlan guztietara bina sarrera izango dituzte opari.