Guardia Zibilaren kuartelaren aurrean elkarretaratzea egingo du Sortuk bihar
Mikel Zabalzaren hilketatik 35 urte igaro dira, eta “35 urteko inpunitatea” salatzeko, elkarretaratzea egingo du Sortuk bihar, 19:00etan, Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean.
PSOE, Guardia Zibila, egia zor duzue lelopean, Mikel Zabalzaren hilketaren gaineko “egia, justizia eta erreparazioa” eskatuko diete “urrats hori egin ez dutenei: PSOE, Guardia Zibila eta Espainiako Estatua”.