Revolution JamRock reggae jaialdia izango da asteburuan Intxaurrondon
Larunbatean, hilaren 19an, urteko bigarren Revolution JamRock reggae jaialdia egingo dute Intxaurrondo Kultur Etxean, 19:00etan. Azaroan egin zuten urteko lehenengo jaialdia, eta pandemia dela eta, bi egunekoa izan ordez, egun bakarrekoa izan zen; horregatik, asteburuan beste egun bateko jaialdia egingo dute. King Konsul, Eira Musik, Lua Matheus, Beñaranks, Bojaman Style eta Grompy Funk Style talde eta artistak igoko dira oholtzara, eta Intxaurrondo reggae musikan mugilduko da. Sarrerak Donostia Kulturaren webgunean eros daitezke, 12 euroren truk.
Revolutionary Brothers taldeak Donostia Kulturarekin eta Kutxa Kultur Fundazioarekin batera antolatutako jaialdia da Revolution JamRock, eta Revolutionary Brothers bikoteak sare sozialetan gogoratu du Gipuzkoa guztiko “tribuak” etorri daitezkeela jaialdiaz gozatzera.