Saltoki txikietako 'online' salmentak sustatzeko, deskontu bonuak atera dituzte
Gabonetako Online Azoka antolatu du Donostiako Udalak, hiriko saltoki txikietako online salmentak sustatzeko. Plataforman egotea eskatu duten Donostiako saltoki guztiek parte hartu dezakete azokan, eta bertan erosketa bat egiten dutenek %30eko deskontua izango dute 20 euroko gutxieneko gastu batetik aurrera, gehienez 30 eurokoa. Etxerako garraioa doakoa izango da.
Online azoka horretan parte hartu nahi duten saltokiek oraindik izena eman dezakete, Gabonetako Azokaren webgunean.