44 koronabirus kasu zenbatu dituzte Donostian

Hiriko intzidentzia metatua gero eta txikiagoa da, baina azkeneko hiru egunetan jaitsiera ez da hain nabarmena izan.

Intzidentzia metatuak gora egin du sei osasun eremutan. (Argazkia: Mikel Elkoroberezibar Beloki) (Argazkia: Mikel Elkoroberezibar Beloki)

Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez, atzo 44 koronabirus kasu zenbatu zituzten Donostian, eta hiriko intzidentzia metatua 320,39koa da. Duela bi egun, 325,9koa zen eta duela hiru 336,91koa Alegia, intzidentzia metatuak beheranzko joerarekin jarraitzen badu ere, azken egunetan ez da hain modu nabarmenean jaisten ari.

Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.

Kutsatze intzidentzia osasun eremuka

Intzidentzia metatuaren beheranzko joera osasun eremu gehienetan ikusi da; Intxaurrondon, Loiolan, Grosen eta Altza gora egin du. Jarraian, bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:

  • Intxaurrondo: 425,31
  • Bidebieta: 386,69
  • Gros: 345,31
  • Loiola: 336,75
  • Amara Berri: 307,41
  • Altza-Roteta: 284,78
  • Egia: 267,74
  • Ondarreta: 266,88
  • Parte Zaharra: 239,15
  • Amara-Erdialdea: 235,25

Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:

  • Gros: 18
  • Altza-Roteta: 9
  • Amara Berri: 4
  • Egia: 4
  • Ondarreta: 3
  • Parte Zaharra: 3
  • Amara-Erdialdea: 2
  • Intxaurrondo: 1
  • Loiola: 1
  • Bidebieta: 0
HITZAkide HITZAkide