Bidebietako Kutxabanken bulegoa irekita mantentzeko eskatu du EH Bilduk
Kutxabankek bulegoa itxi eta kutxazain pare bat utzi ditu Bidebietan. (Argazkia: Inaxio Esnaola) EH Bilduk Kutxabank bankuari eskatu dio Bidebietako bulegoa irekita mantentzeko, orain arteko eguneroko ordutegi eta aukerekin, edo, hori ezinezkoa balitz, astean egun batzuetan irekita edukitzeko. Hori eskatuz, EH Bilduk mozio bat eramango du Donostiako udalbatzaren osoko bilkurara, bihar.
Izan ere, Bidebietako Auzokide elkarteak 1.202 sinadura aurkeztu ditu, Bidebietan itxi duten sukurtsala berriz irekitzeko eskatuz. Elkartearen arabera, adinekoek eta mugikortasun arazoak dituztenek ezin dituzte banku kudeaketak egin bulegoa itxita badago.
Auzokide elkartekoekin hitz egin zuen IRUTXULOKO HITZAk, albistea argitaratuz.


