"Etxebizitza duin eta eskuragarria" eskatuko du Kaleratzeak Stop taldeak larunbatean
Kaleratzeak Stop taldeak, Benta Berriko Alokairu taldeak eta Inquilinos de Azora elkarteak elkarretaratzea egingo dute larunbatean Eusko Jaurlaritzaren Aldia kaleko egoitzaren aurrean, 12:00etan, “etxebizitza duin eta eskuragarria izateko eskubidea bete dadin eskatzeko”. Izan ere, adierazi dute pandemiarekin “inoiz baino premiazkoagoa” dela etxebizitza eskuratzea. Maizterren sindikatuak, besteak beste, bat egin du elkarretaratzearekin.
Etxebizitzaren aferak eragin handia dauka hirian, eta alokairuen prezioak gero eta altuagoak dira. Bestetik, Egia kaleko 22. zenbakiko maizterrak kaleratuak izateko arriskuan daude egun.