Herrerako Larrerdi-Rutilita igogailuan berrikuntza lanak egingo dituzte
Herrerako Larrerdi-Rutilita igogailua geldirik izango da hilaren 21ean eta 22an, berrikuntza lanak direla eta. Hain justu, ateko kristala, trakzio kableak eta trakzio polea aldatuko dituzte, eta horregatik egingo dute bi eguneko geldialdi teknikoa. Lanek 1789,35 euroko kostua izango dute, BEZ barne.