Ohmarrak lantegia egin eta gero, kontsumo arduratsuari buruz hainbat ondorio atera dituzte
Saretuz Donostiako kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailearen aldeko sareak eta Iñaki Martiarena Mattin artistak antolatuta, Ohmarrak tailerra egin dute, “kontsumo ohituren inguruan kontzientziatu eta hausnartzeko; kontsumo eredu, erronka eta irtenbideen inguruko nota bisualak hartzen ikasteko; eta egungo kontsumoaren eszenatokiaren inguruko irudi bisual kolaboratibo bat eratzeko”. Hainbat ondorio atera dituzte lantegitik.
Gehien kotsumitzen diren produktuak arropa, produktu teknologikoak, janaria, higiene produktuak eta saltoki handietako erosketak direla ondorioztatu dute, eta kontsumoak daukan inpaktu handiena ingurumenarekikoa dela. Irtenbideari dagokionean, gehiengoak bertako kontsumoaren edo kontsumo txikiago baten alde egiten du.