Gabonak, gabonak, hau zoriona
Ez dakit gabon gauean aitona bertsotan arituko den, edo bilobek amona “kar, kar, kar” barrezka entzungo duten. Barre egin dutenak Intxaurrondo Hegoa ikastetxeko haurrak dira. Galtzagorriak iritsi dira! Ikuskizun bat egin ostean, Olentzerorentzako gutunak eman dizkiete haurrek. AEBetako Bizarzuri Euskal Herriko Olentzero da, eta donostiarrok aurkitu dugu gure Mariah Carey: Galtzagorriak!