Liburu trukea egingo dute gaur Egian
Astelehenero bezala, Egiako Plaza Berrin, azoka txikia egingo dute gaur, 18:00etatik 19:30era. Dena den, San Tomas eguneko azoka txikiak berezitasun bat izango du: liburu trukea ere izango da. Alegia, liburu bat ekarrita, trukean beste bat eraman ahalko da. Gainera, trukatzeko libururik ez dutenek, euro baten truk edozein liburu erosi ahalko dute.
Joan den astean egin zuten liburu bilketa, eta bederatzi kutxa bete zituzten antolatzaileek. Liburuak ekarri zituztenei, txartel bat eman zieten trukean erabili ahal izateko. Liburu bat baino gehiago ekarri zituenari, gehienez, bost txartel eman zizkioten.