Ostiraletik igandera 56 koronabirus kasu atzeman dituzte Donostian
Hiriko intzidentzia metatua 237,27koa da; ostegunean, berriz, 278koa zen. Bestela esanda, behera egiten jarraitzen du.
Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez, atzo 56 koronabirus kasu zenbatu zituzten Donostian, eta hiriko intzidentzia metatua 237,27koa da. Ostegunean, berriz, 278koa zen. Alegia, intzidentzia metatuak beheranzko joerarekin jarraitzen du.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Osasun eremu guztietan, intzidentzia metatuak behera egin du. Jarraian bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Intxaurrondo: 277,75
- Bidebieta: 262,39
- Altza-Roteta: 244,10
- Gros: 231,53
- Amara Berri: 230,56
- Amara-Erdialdea: 229,22
- Egia: 207,5
- Loiola: 196,44
- Parte Zaharra: 188,42
- Ondarreta: 171,57
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:
- Amara Berri: 7
- Ondarreta: 5
- Gros: 5
- Amara-Erdialdea: 3
- Altza-Roteta: 2
- Intxaurrondo: 1
- Egia: 1
- Bidebieta: 1
- Loiola: 0
- Parte Zaharra: 0